Zuzendariari

Bruño ahizpei buruzko mozioa Orion

Iñaki Iturain.
2011ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Honako hau da Orioko Udalak Bruño ahizpei babesa agertzeko onartutako mozioa:

Orioko Udalbatzarrak adierazi nahi du Blanca eta Maribel Bruño Azpiroz ahizpak biktimak direla. Ekainaren 10eko atxiloketak eta ondorengo kartzelatzeak bigarren aldiz bihurtu ditu biktima.

Lehenengo eta behin, ETAk mehatxupean egindako estorsioaren biktima izan ziren. Guk ez dakigu bi ahizpek ETAri dirurik ordaindu ote zioten, baina segurtasun osoa dugu diru-ordainketa hori egin baldin bazuten mehatxu horren pean egin zutela. Orain, Garzonek egin duen legearen interpretazio okerrenaren biktima dira.

Blanca eta Maribel errugabeak dira, eta, beraz, etxean eta kalean behar ditugu. Horiek horrela, Orioko Udalbatzarrak honako hauek adierazten ditu:

Blancaren eta Maribelen askatasuna eskatzen dugu.

Gaitzetsi egiten dugu, irmoki, ETAk Blancari eta Maribeli egindako estorsioa eta, oro har, ETAk darabilen bortizkeria.

Gaitzetsi egiten dugu Baltasar Garzon epaileak egin duen legearen erabilera.

Elkartasuna adierazi nahi diegu familiei.

Pertsona guztien eskubide guztien aldeko aldarrikapena egiten dugu.

ZUZENKETA: Atzoko BERRIAn, Mattin Troitiñoren hitzetan agertu zen hau:«[…] gatazka armatuaren amaiera lortzeko, Euskal Herriko herriek egin dezaketen presioak gaitasuna du...». Baina honek behar zuen:«[…] Kartzela politika ankerra amaitzeko, Euskal Herriko....».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.