Zuzendariari

Bizi kontatzeko

Bilbo.
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Haurtzaroko momentuek malenkoniarako bidea irekitzen digute. Gaua da, gau mahaiko erlojuak hamabiak ditu joak eta begiak artean irekita daude, nahiz eta nekatu samar egon. Irekita ditudalarik, Günterrekin kipula zuritzen hasi eta begi niniak zeharo gorritu zaizkit. Itxi eta nire herriko auzoetako festa atseginak ditut. Ireki eta Miguelen bide gorabeheratsua agertzen zait. Itxi eta Isidro, Ander, Manuel, Ana, Oihana… ditut irribarretsu. Ireki eta Joseren memoria txikiek lasaitzen naute. Itxi eta aiton-amonak ditut goibel. Ireki eta Gabrielen leloa dut temati, bizi kontatzeko...

Iban Laka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.