Zuzendariari

Bio-LJ-Bio (Frankfurter Wurst)

Ainara Maya
Irun.
2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Abuztuaren 20an eta 21ean, Europako segalarien txapelketa jokatu da Esloveniako Cerklje na Gorenjskem herrian, eta sei herrialdek parte hartu dute: Hego-Tirol, Babiera, Suitza, Austria, Eslobenia eta Euskal Herria. Esperientzia aberasgarria eta gozagarria, eta Euskal Herriaren enbaxadore gisa harro, nahiz eta Euskal Herritik joandako segalariek txapelketa ez irabazi, Suitzako gizonezko batek irabazi baitzuen gizonezkoen sailean eta emakume suitzar handi batek emakumezkoen sailean.

Segalarien eta bertaratutako guztien artean giro oso jatorra egon zen, kirol leiha egon zen, baina adiskidetasun-bosteko eta besarkada benetakoak ere bai. Kantua eta dantza, jan-edana eta kultur arteko aberastasunez beteriko asteburu luze-laburra. Bi urtetik behin antolatzen du txapelketa herrialde batek, eta bi urte barru, aurten Eslobeniak antolatu duen gisa berean, Hego-Tirolek antolatuko du.2015ean, berriz, Euskal Herrian izango da.

Niretzat ohore bat izan da Almitza elkarteari ere nire laguntza eskaini izana aleman interprete gisa, eta horren bidez eta denon laguntzarekin ikasi dut herrialde bat zer den: lurrari lotutako benetako pertsona naturalak, jatorrak eta abegitsuak, eta horiekin bi egun gogoangarri igaro ditut.

Bide batez, eta segaren bidez Euskal Herria ezagutarazi dugu Eslobenian, eta euskara lau haizetara hedatu dugu. Euskal Herriaren enbaxadore bikaina Almitza sega elkartea, lurralde bat Espainia eta Frantzia artean dagoela ezagutarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.