Tamalez, ez da harritzekoa Hizkuntza Askatasunaren Aldeko Espainiako Elkarte Nazionala delakoak Baztango euskararen ordenantzaren kontra hartutako jarrera. Izan ere, han eta hemen hizkuntza-eskubideen defentsan nahasi dabiltza asko.
Aurreko NaBaiko udal korporazioak landu eta onartu zuen euskararen ordenantza Udalean euskararen presentzia bermatzeko. Zenbaitzuek era alderdikoian sortutako nahasmena gorabehera, ordenantza hori bera bete zuen aurreko taldeak idazkariordea kontratatzeko deialdia egitean (hori egiaztatu nahi duenak www.baztan.es webgunera joan eta ordenantzaren 32. eta 35. artikuluak irakurtzea aski dauka). Orain, Bilduk eta Baztango Ezkerrak NaBairengandik oinordetzan jaso zuen oinarrizko tresna honen aurka egiten du aipatu Elkarteak.
Balio dezala honek zenbait euskaltzale sutsu ere behingoz konturatzeko euskara ez dela inongo talde, alderdi edo koalizioren monopolioa, baizik eta guztion ondarea, eta hortaz guztiok elkarrekin defendatu beharreko altxorra.
Zuzendariari
Baztango euskara ordenantzaren defentsan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu