Zuzendariari

Aurten ere joango gara

T. Falero, T. Iturria, I. Perez, A. Ibaibarriaga.
2011ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Gauza asko ditugu aldarazteko. Geure buruaren jabe izateko ezinean gabiltza: arlo ekonomikoan erabakiak hartzeko zeharo baldintzatuta,lurralde antolamendua eta herri batek behar dituen baliabideak bahiturik, egunerokoak kudeatzeko mila muga… Hainbat seme-alaba beren etxetik urrun, espetxean, atzerrian, errepresiotik ihesi munduan zehar barreiaturik.

Kirol arloan, herri gisa dauzkagun eskubideak urraturik jarraitzen dute. Gure kirolariak, nazioartean lehiatu nahi badute, Espainia edo Frantziaren ereserki eta banderaren azpianlehiatzera beharturik daude. Euskal herritarrok, Euskal Herriko Selekzioak laguntasun partidetan soilik ikus ditzakegu.

Gauza asko ditugu pendiente. Baina ezin ukatu aurrerapauso nabarmenak eman ez ditugunik eta, berauen eraginez, jendearen ilusioak berpiztu, lanerako grina areagotu, gure indarrekiko konfiantza handitu… direla. Hori horrela izanik ere, asko dago egiteko oraindik, besteak beste, eskubideen aitortzan. Horien artean euskal selekzioen afera dugu.

Alde horretatik, egiten ditugun urrats txikiek etorkizuneko helburuak lortzeko balioko duten konbentzimenduaz, aurten ere ESAITek antolatzen duen mendi martxara joango gara.

Oporretan ere, Euskal Herriko parajeetaz gozatuz eta aldarrikapenekin uztartuz, mendi martxak aukera paregabea eskaintzen digu Euskal Herriko selekzioen aldeko hazia herriz herri zabaltzeko. Uztailaren 30ean hasi eta abuztuaren 6a bitartean, ESAITeko mendi martxan aurkituko gaituzue.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.