Zuzendariari

Ateari danbatekoa

2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Sarri askotan esan ohi dugu zenbakiek ezer gutxi esaten dutela, hotzak direla; baina hortxe daude, gurekin batera, gustatu zein ez gustatu, bizitzaren lasterketan bukatu artean.

Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, eta trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, osatzen, potoltzen joango dira, eta behin koskortutakoan, bikotekide berri asko ezagutuko dute, eta elkarrekin oheratuko dira, eta promiskuoak izango dira, adinak esperientzia berriak eta sutsuak baitakartza.

Eta horrela bikotekideak ondoan, bizitzaren zatirik handiena egingo dugu jakin gabe bikotekideetan nor izan dugun gustukoena; azken finean, zenbaki bikotekide guztiek bai tamaina batean, bai bestean lagunduko baitigute bizitzaren gogorrean eta gozoan aurrera egiten.

Halarik ere, gure herrian badaude, ez bat, ez bi, bizitzaren zenbaki bikotekide asko gertukoengandik giltzapetuta ezagutu dutenak; lapurtutako laztanak, irriak... gogora ekartzeko, eta askatasun osoz bizi izateko, oraindik, aukerarik ez dutenak.

Horiek euskal presoak dira. Horiek herriaren laguntza behar dute ziegako atea zabaltzeko, sarrailan sartutako giltzari eragiteko. Orain dugu aukera, ez dago aitzakiarik, U22a zenbaki magikoa egiteko, espetxeko ateari danbatekoa, behin betiko, emateko, eta zenbaki bikotekidea askeago egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.