ZUZENDARIARI

Askapena zigortu eta legez kanpo utzi nahi dute

Bilbo.
2015eko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Askapena zigortu nahi dute. Delitu handi bat aurkitu diote: Gure duintasuna besteari munduan zehar igortzea eta gizateriaren herri ezberdinetan dagoen duintasuna gure herrira bereganatzea.

Mundu guztiko herri zapalduentzako erreferente izan da. Euskal Herriko gatazkak bere historian emandako lore ederretarikoa. Solidaritatea izan da bere ikurra. Herriaren arteko samurtasun eta solidaritatearen erreferentzia aurreratua. Ez soilik planetaren beste muturreko lekuetan bizi diren herriekin solidario —errazagoa dena—, baita suaren proba dena ere, zapalduta dagoen bere herriarekin solidarioa izatea. Vietnamgo guda garaitik dakigu herri zapalduetan abertzaletasuna eta internazionalismoa sendo loturik daudela eta herri zapalduetan abertzale izatea dela internazionalista izateko portaera egokiena. Baina haratago joan da Askapena. Kristauen anaitasunetik haratago doan solidaritatearekin. Batasun abstraktu baten izenean herri zapalduen egoera ezkutatu nahi duen unibertsalismo abstraktu eta konplizea gainditzen duen benetako internazionalismoarekin.

Badakigu espainiar estatuak betidaniko izaera inperialistarekin jarraitzen duela. Barneko izate nazional plurala ezin duela onartu bere izaera arrazistak.Gure herrian, 40 urteko zapalkuntza faxista bortitzaren ondoren, berarekin antz larregi daukan 78ko erregimenak gure funtsezko giza eskubideak ukatzeko beste 35 urteko guda eraman duela. Eta ez du bukatu. Garaile sentituz bake prozesu honetan, beste 50 urteko zapalkuntza eta erasoa programatzen dabiltza, gure herriaren aurka genozidio progresibo eta isila lortzeko asmoarekin.

Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra galdegin hauentzat: Askapenako Walter Wendelin, Dabid Soto, Unai Vázquez, Gabi Basañez, Aritz Ganboa; eta, gainera, Askapena bera, Askapeña konpartsa eta Herriak Aske elkarteak legez kanpo uzteko eskatu du. Guzti hauek gorrotatzen ditu estatu espainolak. Guk, ordea, maite ditugu. Garbi dago euskal gizarteak planteatzen duen eredu berria, kolektibo, subirano, solidario eta partehartzailea; bere funtsezko giza eskubideetan oinarritutako eredua. Eta garbi dago estatu espainolak eredu hori ezabatu nahi duela.

Askapena nazio zapalduetako mugimendu iraultzaile eta internazionalista da. Urte asko bertako dominazioaren aurka eta herri ezberdinen askatasun prozesuaren alde egiteak gauzatu duen nazioartekotasun berria. Askapenak sortutako internazionalismoa sustraitua dago munduko zapalduen bihotzetan. Espainiar estatuak sufriaraz diezaguke, baina, ideia berrien euria lurreratzen ari dela, ezin du ezer egin ezpatak lainoaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.