ZUZENDARIARI

Artzainik gabeko artaldea: agur, Gaztelu!

Irun
2022ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Maiz joaten gara Jaizkibel aldera hango edertasuna bertatik bertara dastatzera: Kantauri itsasoa, trikuharriak, karlisten garaiko dorreak, otea, kamamila, hondar-harria, larrea eta bakoitzak gura duena. Han bizi dira ia urte guztian behor-zaldizko, betizu, ardi eta abar. Zorionez, aspaldian suak ez du eten naturaren berezko bizitza. Donejakue bidea izaki, erromes askorentzat itsas-hegiko bidea ere bada.

Martxoaren 24an, ordea, Lezoko Goiz-Argi bordako Gazteluk, Jaizkibelgo artzainak, ez zuen ohiko biderik egin, ondoezak jota hilotz geratu baitzen etxean.

Biharamunez, Irungo Olaberria auzotik gorantza nindoala, topo egin dut Gazteluren artalde batekin; 20-25 ardi, artzainaren zain, haietako bat umatua zegoela esan dit lekukoak, negarra zeriola. Baina artzainaren aztarnarik ez. Non da Jaizkibelgo artzaina, artaldea bakarrik utzita? Txerri goseak ezkurra amets, halaxe ikusi dut artaldea; gainerakoak han-hemenka eta gehienak Jaizkibelen. Irungo oihanaldetarrei salduak ere bazituen, baina Gazteluk ardirik gabe ezin etsi. Aurrerantzean ardirik ikusiko ahal dugu Jaizkibelgo larreetan!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.