Joan zen otsailaren 24an Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolaren alde hiru herrietan antolatu genuen ekimena arrakastatsua izan zen benetan. Dirutan, 12.000 euro inguru bildu dira Ibaialdekoen alde. Kopuru handia da, baina ez da hori ekimen horrek utzi duen emaitza bakarra.
Ikastolen Elkartearen deiari erantzunez jarri genuen martxan Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez? izeneko ekimena. Horri esker, diru-bilketa bera baino garrantzitsuagoa den zerbait lortu du hiru herriotan:
·Ikastolako ikasle-irakasle-langile-gurasoak ilusio handiz elkarlanean aritzea.
·Hiru ekitaldiak antolatzeko herrietako eragileekin batera indarrak metatzea.
·Lodosa-Sartaguda aldetik etorri ziren 110 lagunei bizitzen ari diren zailtasun eta oztopen aurrean berotasun eta indar apur bat ematea. Eta hori gutxi balitz, dei honi erantzunez hiru plazak herritarrez betetzea.
Izugarria da lortu duguna! Elkarlana, herrigintza, elkartasuna ... Zer da, bada, Ikastola hau ez bada?
Eskerrak eman nahi dizkizuegu ekimen horretan aritu zareten guzti-guztioi. Eskerrak, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako eragileoi. Eskerrak, hiru herriotako plazetan bildu zineten herritar guztioi. Eta eskerrik asko, azkenik, Lodosa-Sartagudako Ibaialde Ikastolari berari ere gure Ikastolari berari zentzua ematen laguntzeagatik.
Aurrerantzean ere, batzuk zein besteak, bidelagun izango zaituztegulakoan hurrengora arte!
Zuzendariari
Arizmendi ikastolatik eskerrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu