Zuzendariari

Alzheimerra, benetan kezkagarria

Abanto.
2011ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Oso gaitz gutxik ekar dezake Alzheimerra deritzon eritasun suntsitzaileak adina: buruaren eta gorputzaren gaitasun guztien desagerpen geldoa, harik eta akidura, kaosa, endekapena eta azkenean heriotza heldu arte. Konturatu garenerako jendarteak duen arazorik handienetakoa bilakatu da. Gainera, minbiziarekin eta makina bat gaixotasunekin alderatuta, eri hau mantso- mantso joan daiteke prozesu osoa burutu arte.

Eritasun madarikatu honek gero eta jende gehiago harrapatzen du eta, nahiz eta ikerlariek eriari dagokion guztia aztertu behin eta berriz, badirudi oso zaila dela ezagutzea. Bere izaeragatik hurbilean izateak bihozberatzen gaitu, eta ez dugu esango zahar etxeek izuaren museoak diruditenean, herioaren presentzia ¡non baino hobeto antzeman dezakegunean.

Gaixotasun isil eta urragarriak dena irensten du bere bidean, harridura eta izu laborria gure erraietaraino heldu arte. Hori ikusita, konturik txarrena izango litzateke guk hartzea ohikoa den beste gauza bat balitz bezalaxe.

Gaixoari, ezagutuezin bilakatuta, denetarik jazotzen zaio, eta gero eta gutxiago ulertzen du.

Familiarentzat ezin harrigarriagoak diren esperientziak ulertzea dagokio, batere erraza ez dena, eritasunakaurrera egiten duen heinean. Gaixoaren gabeziak nabariak direnez gero, bizitzaren logikak duen ibilbidearen aurka joango da kasu anitzetan endekapena, jaioberri bat bezain babesgabe geratzeraino.

Nire aburuz, eriek zerbait galtzen badute, hori duintasuna da, zeharo gogoz kontra bada ere lehenago eduki dituzten ezaugarri eta dohain guztiak galtzen dituztelako lehenago edo geroago eta familian sarri mota guztietako desorekak sortzen.

Aipamen berezia merezi du zaindariek egunero egiten duten lanak, gaixoa etxean dagoen bitartean baldintzatxarretan sakrifizio handia egiten baitute. Hori dela eta, azpimarratuko dut zaindariek ere halako laguntza berezia beharko dutela, lan eskerga izateazgainera hagitz etsigarria baita, eta zaindu ezean beraiek ere, era batera edo bestera, gaixotuko direla, familiaren oreka eta ongizatea arriskuan jartzen direlako.

Beste arlo batean nabarmendu nahi dut sendagaiek(oraintxe arte behintzat) ez dutela lortu eraginkortasun handirik, baztertu gabe gaixo bakoitzak bere tratamendu berezia behar duela. Hori dela kausa, guztiz argigarria da jakitea gaixotasun honek gastu ekonomiko itzela dakarrela. Azken balorazioaren arabera, antza denez, gaixo bakar batekin urtero hamar mila euro gastatubehar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.