ZUZENDARIARI

Agur eta ohore, Jabi! Egun handira arte!

Bilbo.
2016ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Jabi Subinas hil da. Zuzenbideko ikasketak burutu zituelarik, epe labur batez abokatu lanetan jardun ondoren, Euskal Filologia ikastea erabaki zuen, eta handik aurrera, euskara irakasle jardun zuen Deustuko Euskal Irakaslegoan, hogeita hamabost urtez. Bilbotar petoa izanik, Athleticzale amorratua zen. Literatura eta zinema ere oso gogoko zituen. Baina Julie Christierekin batera, haren amodio nagusia euskara eta irakaskuntza izan ziren. Gizon apala zen, eskuzabala; atsegina eta fina; umoretsua, adeitsua, lagunkoia, argia, bakezalea, eta batez ere, zuzena. Doakizula lerro hauetatik nire omenaldi xumea: zulako euskaltzale gehiago izango bagenitu, beste kuku batek joko liguke!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.