Larrepetit

Besta eguna

Hur Gorostiaga.
2011ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Gaur besta eguna dugu. Baina euskaldunok ez dugu deus ospatzeko.Ala bai? Gaur, euskaldunaskorendako besta nazionala izanen da : Tourmaletekoetapa!

Azken hamarkadan marea laranjak Pirinioak estali dituela eta, frantsesak kezkatzen hasiak ziren ikurrinek toki gehiegi hartzen zutelako etapa horietan. Ondorioz, azken urteetan Pirinioko etapak, asteburua ez den egunetan kokatu dituzte nahitara, pentsatuz astean zehar Euskal Herritik mugitzea zailago izanen zitzaigula. Baina alferrik, mendez mende Pirinioetan euskaldunak nagusi!

Beraz, aste osoan eta, gainera, uztailaren 14an kokatu dute etapa mitikoa, frantsesek besta eguna izanik, saldoka bil daitezen tricolore delakoa eskutan, Pirinioak errexkiago berreskuratzeko xedez. Liberté kendu ziguten, egalité inposatu, eta begira orain zein fraternité txirrindularitzazaleen artean...

Txirrindularien arteko dema ikusgarriaz gain, banderafrantsesa eta ikurrinen arteko lehia mediatikoa izanendugu, beraz, egun, Tourmaleteko patarretan. Hantxe gara gu ere kaskoaren magalean, kanpin denda, lo zaku bero, T-shirtlaranja, xahakoa, arroltze etaxingar, familia eta lagun,bakantza aitzineko azken atsedena baliatuz. Azkenaldian Miguel Indurain bera bizikleta gainean dantzan ikusi genuen, mendian gora, pentsa zenbat urte eta bizikleta pasatu diren geroztik.

Baina gauzak ez diraanitz aldatu: garai hartanentzuten genuen Zaramataldeak, egun erranen lukeen gisan, «kulotetan gaude,mapetan ez». Ez dakit zer den hobe, kulotetan egotea edo helmugara lehenak heltzea, kulotik gabe bada ere, ea iraultza garaiak heltzen diren aspaldi argirik gabe dabilen Luteziara. Jean Jacques Rousseau iratzarriko balitz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.