Ines Sanchez, 43 urte, 44 betetzeko, segurtasun zaindaria, ez zuen aukeratu aita, ez zekien zein izan zen bere ogibidea. Ogibidea, bizibidea, hiltzea. Mailak daude: guardia zibila izan zela uste zuenean lasaiago zegoen Ines, ez zebilen oker, izan zen hori ere, baina ez, aitaren ofizioa onartzea beste erremediorik ez zuen izan berriro zerotik hasteko. «Nik ez dut epaitzen aita. Ez naiz inor hori egiteko, eta egiten duena hipokrita da. Badakit gizon ona zela. Ni harro nago aitarekin, Espainiaren historia da. Miserablea da ezkutatzea.»
Miserablea da ezkutatzea.
Espainiaren historia da.
Queridísimos verdugos.
Ez zuen arrazoi faltarik Bernardo Sanchez Bascuñanak, 17 hildakoren zama arindu beharra ere latza izango zen: «Nik ez dut inor hiltzen, justiziak hiltzen du». Zuek, munstroari baino okerrago begiratzen didazuenok, bostekorik luzatzen ez didazuenok, zuek hiltzen duzue, zuek zarete kondenatua aulkira ekartzen duzuenak, nik lan zikina egiten dut, ez da zaila gizonari lepoa bihurritzea, pattarra behar izaten dut gero, poemak idazten ditut, minbiziak eramango nau lau urteko alaba utzita. Errazena hori da, niri esatea borrero, niri botatzea kaka.
Esaiezu, Ines: Espainiaren historia da.
Jira
Zuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu