Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Traban

2012ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Legazpi plazatik bertan, ibaiaren ondoan jaso zuten hiltegia hemen ere, hara isuriko zituzten odolak, erretenak etorri zaizkit begietara, kako punta zorrotzak, gizonak porrekin: baten batek egin behar izaten du lan zikina, animaliak hil, jendea hil, bizitza osorako kartzela ezarri berriz, abortua zigortu, lana kendu, zergak igo, beldurra sartu, itxaropena galarazi; baten batek egin behar izaten du lan zikina. Ikaragarria da eraikina, hiri osorako okela aterako zen hemendik. Neguan hotza izateko fama du hiriak, ibai ondoan haizea fina da, zirrikiturik txikienetik sartzen zaizu hezurretaraino, baina udaran bero egiten du; hozkailu erraldoi bat zuen hiltegiak.

Hantxe gorde du artistak Azor yatea, txatarra bihurtuta, kubotan.

Espainiako Armadari erosi zion Lazaro Gonzalez enpresariak orain 20 urte; luxuzko jatetxe bilakatu nahi izan zuen, berriro itsasoratu ontzia. Ez zioten baimenik eman. Kritika gogorrak jaso zituen Felipe Gonzalezek oporretarako erabili zuenean, eta harrezkero denei egiten zien traba. Txatarretarako izatekotan saldu zuten. Burgoseko lautadan egon da urtetan. Fernando Sanchez Castillok erosi zuen iaz.

Sekula baino hobeto gordeta dago itsasontzia, esan du artistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.