Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Minduta

2012ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Bizitzak ihes egin dit, ez zait geratzen haren itzala besterik. Lur hartu dut, zerua hartu behar nuenean. Nietzschek esanda bezala bizi nahiko nuke: ilusiorik gabe, bizitzaren huskeriaz jakitun, eta hala ere bizitzaz erabat maiteminduta. Ez dakit ordea ez ote den alderantziz: ilusioak dauzkat, ez dut onartzen bizitzaren ezdeusa, baina ez nago bizitzaz zeharo maiteminduta. Minduta bai, gehiegitan.

Eta besteak ere neure antzera dabiltzala iruditzen zait, jendea Lisboako kaleak betetzen ikusten dudanean troikaren kontrako manifestazioan. Haserre, ezinduta, minduta nabari da jendea. Azkena Lisboan izan nintzenekoa da goiburua, joan den uztailekoa: 147 mila langilek hilean 310 euro baino gutxiago jasotzen dute. Nola bizi da jende hori, zein dira euren ilusioak, maiteminduta ote daude bizitzarekin?

Hango jendeari galdezka aritu da kazetaria. Lehen eroso bizi ginen Lisboan. Orain ez gara ateratzen afaltzera, oporretan ez gara joaten Algarvera, herrira baizik. Gurasoen belaunaldia gordetzailea izan zen, gaztigatu egin nahi ditugu haurrak. Raymond Queneau idazlearen esaldiarekin akordatu nintzen: Des consommateurs consommaient des consommations.

Erosi gabe ere ahitu egiten da bizitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.