Jira

Kondenatuak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Inportantziarik gabeko emakume bat da; indibiduoa, hain justu, horixe da. Urri zituen zuztarrak, eta ihartzen joan dira; ba al da ba hemen lurrik? Hemen galipota ikusten da, eta porlana, eta harlauzak, eta burdinak eta kristalak; zuhaitzak bonsai garaiak dira; lur azpian hodiak eta hodiak daude, milaka kilometro guztira, estoldak eta era guztietako zuloak, tunelak, geltokiak, trenak dabiltza jendeen garraio etengabean. Inportantziarik gabeko gizon-emakumeak dira hauek ere, lurrean kondenatuak, historiak ez ditu aintzat hartuko, haien ahotsak hutsaren hurrengoa balio du. Beldurrak airean bizitzera ohitu dira. Jendearen beso artean bilatzen dute aterpe, jendeari helduta saiatzen dira zuztarrak botatzen. Badakit zer ari naizen esaten: euretakoa naiz, beste asko eta asko bezala. Beti izan dira gehiengoa pobreak.

Pobreek ez dute historiarik. Egotekotan, gerretan sakrifikatutako soldaduei jasotako monumentuetan daude, pilatuta, izenak eta abizenak; denak gizonezkoak, emakume izenik ez da inon ageri, hilobian akaso, senarraren ondoan.

Jendeak jendearen beso artean egiten du etxea. Ez lekuei, ez paisaiari, ez aberriari: jendeari helduta hazten gara.

Jendeari helduta hiltzen gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.