Kutxa automatikoak dira konfesatoki berriak, eta ez dago ekonomia besterik. Batek ez daki zergatik den, baliteke bai Eusko Jaurlaritzak bilera eguna atzeratu izana beste arrazoirik ez egotea, baina lege zaharraren eta jainkoaren beraren eskua ere suma zitekeen hauteskunde osteko lehen bilera inportantean: Eusko Jaurlaritza eta Euskal Erdiko hiru aldundiak, politika fiskalen arteko talka, diru kontuak. Hurrengo egunean azaleko albiste nagusia hemengo egunkaririk gehienetan; telebistako albistegietan lehen eta ia azken albistea: adostasunik ez, Eusko Jaurlaritzak 700 milioi gutxiago izango ditu datorren urtean gastatzeko. Gero erreakzioak, interpretazioak: moztu egin beharko dugu nonbaitetik.
Zaharrak berri, alegia. Zenbat denbora daramagu egunkarietako titularretan ekonomiarekin lotutako albisteak irakurtzen? Bizitza osoa akaso, hemerotekak aztartu beharko lirateke, edo algoritmo bat sortzeko eskatu jainkoari, barka, Googleri. Baina bada berritasunik ere: estatuak dimisioa eman duen arren, gobernuak eta agintariak sekula baino gehiago azaltzen dira bazter guztietan, dena jaten dute, ekimenik txikiena, eta bestetik, politikarenaz gain, ekonomiaren estetizazioa ari gara ikusten.
Jira
Jainkoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu