Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Gozatu

2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Hori ez duk sekretua, gizona: segituan antzematen zaik. Poztu hadi, ergel halakoa: ez haiz bakarra. Orain gure muturren aurretik pasatzen ari diren gajo eta gizajo guztien artetik oso gutxik zekitek benetan zer nahi duten, inertziak eraman ditzan uztea beste bizimodurik ez ditek ezagutzen, asko eta askori ia berdin zitzaiean Ekonomia edo Kazetaritza ikasi, neska baten atzetik ibili eta haren lagunik onenarekin ezkondu dituk azkenean, irakasle bihurtu dituk batere nahi gabe, senar, ama, ez zeukatek borondaterik, olatuen antzera ibiltzen dituk atzera eta aurrera, oso urruneko indar batek horretara bultzatuta bezala, erabakiak bestek hartzen utzita, eta hik, ergel halakoa, hori txarra dela uste duk, ez duk ikusten printzipiorik gabe bizitzeak ze abantaila dakartzan.

Badiat beste sekretu bat ere: sarri pentsatzen diat suizidioan.

Nik ere badizkiat sekretuak, baina ez zaidak zaila egiten esan gabe gordetzea. Zer irabazten duk, lasaitu egiten al haiz, mesede egiten al dik sekretua postal batean idatzi eta ezezagun bati bidaltzeak? Ba bidal ezak bat nire partez ere, eta jar ezak, hizki larriz eta amorru tipografiaz: gorroto ditut mundualdia gozatu beharrean eguna negarrean ematen dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.