Jira

Gainetik

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Aspaldi esan zuen Pierre Bourdieuk, estatuak dimititu egin du, besteren esku utzi ditu ardurak, ez da beraz berria fenomenoa, bai ordea sekula baino bortitzagoa, gustu txarreko broma bat ematen du igande oso-osoa eta aurretik ez dakit zenbat denbora hauteskundeen kontuarekin beroa ematen aritu ostean albistea orain Angela Merkelen telefono deia izatea, agentziak neurriak hartzeko eskatzen ari zaizkiola Raxoiri, hori esan zuten telebistan, hobe nuen ikusi ez banu, gasolina sekula baino garestiago dagoela esan zuten, eta hala joan ziren albisteak aletzen, gainetik, eta zergatik oso ondo azaldu ez bazuten ere, Irani petrolio-teknologia garatzen laguntzen dion jendea zigortu egingo dutela AEBk, esan zuten lasai asko, eta Erresuma Batuak eta Kanadak ere babesten dutela neurria, ez nuen ondo ulertu zergatik, zergatik merezi ote dute zigorra petrolio-teknologia garatzeagatik, baina enfin, gero Espainiako erregea azaldu zen begia moretuta, istripu domestiko bat, eta ahaztu egin nuen Iraneko albiste hori, Urdangarin etorri zitzaidan gogora bat-batean, eta Gürtel, eta Oyarzabal, Euskal Herrian alderdirik bozkatuena popularra izan dela esaten, gainetik.

Berlusconik disko berria atera du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.