Egiak fikzioaren egitura du, gezurrak fikzioaren egitura du, fikzioaren egitura da egia, gezurrak egitura baliatzen du, zer da egia, zer da gezurra, egitura dago, bere mesedetan moldatzen asmatzen duenak irabaziko du agintea. Jendea bere ingurura biltzen asmatzen duenak irabaziko du. Etorkizun hobea eta ilusio amiñi bat saltzen asmatzen duenak. Nekeak ez, ezkorkeriak ez, petralkeriak ez; seduzitzen jakin behar da, utopia bat eman toki bila dabilenari. Desioa piztu. Eta ez ahaztu desioa ez dela sekula asetzen, beti eman behar zaiola jaten. Fredric Jamesonen hitzak dira, ingurura begiratu besterik ez dago: «Gaurko ideia zera da, utopia batek ez duela jada gizarte perfektu bat irudikatu behar, baizik eta gizarte perfektu bat irudikatzeko ekintza bera; desio utopikoa irudikatzen du, utopiaren betetzea irudikatu beharrean».
Espekulazioa ez da finantzetakoa bakarrik, dena hartu du, nor bere egia azaltzen saiatzen da, nork bere gezurra saldu behar du, etorkizunak agertokia behar du, jokalekua, eskenatokia, hala prestatzen da, hala jasotzen da. Eskenatokia etorkizunaren aurreikustea da, bide-orria aurkeztea, egoera batetik besterako jauzia, eta tartean eman beharreko urratsen batuketa.
Jira
Eskenatokia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu