Jira

Erraldoiak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Zein da egitasmoa Gasteizen, zein da egitasmoa Bilbon, Donostian, Baionan, Iruñean, zein da egitasmoa?

Irune Berroren abuztuko albistean, amaierak erakusten zuen garbi zein den orain egitasmoa: «Ondoren Montehermoso nork kudeatuko duen argitzeko dago, baina lehiaketaren deialdirik ez du egin udalak. EAJk proposatu du halakorik ez egitea eta zentroa udalak berak kudeatzea, aholku batzorde baten bidez». Arte zentro bat edozeinek eramaten du barren.

El Mundo egunkariaren gehigarri kulturalean Elena Vozmedianoren erreportaje bitxi bezain argigarri bat zetorren aurreko astean: Museos bajo control. ¿Puede funcionar un centro de arte sin director? (Museoak kontrolpean. Egin dezake bidea zuzendaririk gabeko arte zentroak?). Zoritxarrez, galdera erretorikoa da, urteak baitira hala dabiltzala. Ez dago urrutira joan beharrik.

Odon Elorzak udal hauteskundeen aurretik iragarritakoen artean, bere blogean dago, merezi du, Tabakaleran besteak beste kirol ekitaldiak jarraitzeko pantaila handiak jartzeko asmoa azaldu zuen, 1 Formula ikusteko, tenisa, futbola…

Azpeitian ere futbola ikusteko modua izango da gaur, pantaila erraldoiak jarriko dituzte, derbya da. Zeinek jokatzen du Petronorren kontra?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.