Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Epika

2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Eta bakoitzean hasieratik hasi beharra iruditzen zaizu harrigarriena, beti hutsetik abiatzeko sentsazio hori, aurrez egindakoak ezertarako balio ez dizun irudipena, behar duzunerako ez dizula balioko orain arteko eskarmentuak, ez duzula asmatuko nola ekin egunari lasai, nola ez izan beldurrik, dena da edo errepika edo epika, eguna kalte handirik gabe amaitzea lortu duzu, eguneroko mugimendu berberak berriro egiteak ematen duen lasaituarekin, ohartu gabe bizitzeak ematen duen arinduarekin, eta egunak ekarri dituen kezka berriak ongi antolatu dituzu, hau hemen, hau hara, hau bukatu da, ona zinen Tetrisean, gero eta azkarrago datoz izar haitzak zeruan behera, eta bakoitzean hasieratik hasi beharra normala egiten zaizu azkenean.

Justu normaltasun hori hausteko joaten zara urrutira, edo ez hain urrutira, barne turismoa sustatuko dute gobernuek pobreentzat, edozein leku da ona turista bihotza duenarentzat, turista begiak eta ezaxola izugarri bat, ezerk ezertara lotzen ez duen sentipena, norbere herrian izan liteke bat turista, norbere bizitzan, eta bestelako normaltasun bat osatuko duzu han, konturatu ere egin gabe.

Eta bakoitzean hasieratik hasi beharra irudituko zaizu miragarriena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.