Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Doktrina

2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Munduari forma ematera bidaltzen ditut hitzak, nire ezinegona izendatzeko eskatzen diet, baina nola ba, hitzik gabe ere badu forma munduak, besterik ez du. Forma eta esanahia banatzen tematuta jarraitzen dugu oraindik; alferrik aritu zinen, Witold, alferrik aritu zinen, Jon, ez dira errotu gure garunetan zuen hitzak: «Oraindik ere segitzen dugu pentsatzen sentimenduek, senek eta ideiek gidatzen dutela gure jokamoldea, uste dugularik forma dela kalterik egiten ez duen apaingarri bat, osagarri bat. Eta hala, alargunak senarraren hilkutxa laguntzen duelarik, xamurtasunez negar egiten duenean, uste ohi dugu negar egiten duela galerak min egiten diolako […] Baina gauza guztiz alderantzizkoak dira, izan ere: gizakiak ez du bere burua adierazten berehala eta bere izaerarekin bat datorren moduan, baizik eta forma jakin baten bidez».

Begiratzen dudan lekura begiratzen dudala, ez dakusat forma besterik. Boterearen diskurtsoa. Doktrina. Beste guztien gainetik altxatzen dira BBVA eta Iberdrola Bilbon, ingelesez bataiatzen dira eraikinak eta erakundeak aspaldian; meza medioetan garbi adierazia dator doktrina, bide zuzena jarraitu nahi duenarentzat.

Forma onean dago doktrina, erran gabe doa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.