Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Dagoena

2012ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Lehen gorroto nituen esaera zaharrak; orain gehiago. Mundua ez dela aldatzen erakusteko tresnarik onena dira, zuk bizi duzun egoera berbera bizi izan duela beste askok aurretik, haiek esaera batekin laburbildu zutela esperientzia hura, eskarmentua esaera batean kondentsatu zutela, zuri esaera horrek balio dizula, zure bizitza beste askorena bezalakoxea dela, biziko duzun edozein unetarako badela aurretik jendeen eta urteen galbahea pasatako esaera bat, klixe bat, ekar daitekeela hitz gutxi batzuetara barrenak erretzen dizkizun mundua, hitz gutxi batzuekin erantzuten zaiola bizitzari, nahikoa dela esaera zahar bat, txikle bat, azukrea aspaldi galdua izanagatik antsia baretzeko erabiltzen duguna, eta txikle bera dela belaunaldiz belaunaldi pasa digutena, eta belaunaldiz belaunaldi pasako duguna. Esaera zaharren katalogoa ere berritu egiten baita. Zein ekarpen ezin ederrago egingo ote dio gure garaiak zerrenda luzeari?

Dagoena dago.

Arantza Santestebanen esaldia nerabilen bueltaka: «Diskurtso hegemonikoetatik mailegu asko hartzen ditugu sarritan eta nahi gabe errepikatzen dira oso kontserbadoreak diren esapideak.»

Beldur naiz, esapideak baino, ez ote garen geu oso kontserbadoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.