Jira

Bidea

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Baina nola egin bidea? Kaleak hartzen ditugu larunbat arratsaldez, milaka gara galipotaren gainean pasieran, mila bider izan gara milaka, gero barreiatu egiten gara, nork bere aterpean egiten du negar, ezin duelako, bakarrik dagoelako, kideak ditu ments, kideak ditu amets, zein gara, zer gara, zenbat gara? Halamoduz biltzen gara, behin-behinekotasun eternoa beste segurantziarik gabe, batera gaudenean ondo gaude, batera ez gaudenean ez gaude batera, nork bere bidea du, nork bere neurrira jositako etika, nahi denean alde erantzira jartzeko modukoa.

Hauteskundeetara deitzen gaituzte gero, eta han gara denok, ilusioz beteta, gure sekretuak paperetan ditugula, bakoitza bere ametsari tiraka; erosoa da, ez du beste munduko ahaleginik eskatzen, akordatzea, zein den zure mahaia, nortasun agiria eramatea sin falta, jendetasuna janztea eta irribarrea margotzea demokraziaren festarako. Eta azkenean geuk legitimatzen dugu errepresentazioa; parte hartzea ondo dago, baina askoz errazagoa da nire ametsak beste baten batek ordezkatzea. Gero beti dago gaizki egin duela esatea, ez zela hori zuk nahi zenuena, eta ezkutuan zigortzea.

Ibilian bidea egitea ondo dago, baina puskaz erosoagoa da autobidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.