Jira

Beste guztiak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Begira geratu natzaio. Makal botatzen du pausoa, atzerako kontaketa azkar doa. Konturatzerako, beste guztiek gurutzatu dute errepidea, eta bera ez da erdira ere iritsi oraindik, larritzen hasi dela antzematen zaio, burua jaso du geratzen zaizkion segundoei erreparatzeko, pausoa azkartzen saiatu da, baina horrek baldartu egin du, erori egin behar duela ematen du, autoak orroka ari dira, urduri jartzen hasi naiz, piztu itzali piztu itzali hasi da gizon berdea, eta asko falta du emakumeak beste hegia heltzeko, ezin dut jasan, banoa.

Etorbidean behera hartu dut, agiraka entzun ditut autoak klaxona lehertzen, ez dut atzera begiratu, jendea berriketan ari da terrazan eserita, haurrakjolasean dabiltza parkean; saiatuagatik, ez naiz akordatu zeini irakurri niongizakia librea eta amorala dela. Argainartzaile zahar batzuk itzaletan daude eserita, aurretik igarotzen zaizkien eme gazteei begira. Galipotari darion lurrun beroak lausotu egiten du irudia, baina han urrunean auto gehiago dagoela ematen du, etorbidean gora egiteko prest, eta jendea errepidea gurutzatzen ari dela.

Ezin izan diot eutsi. Atzera begiratu dut, emakumea ez da ageri. Begiak itxi ditut, ez dut oroitzen bere aurpegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.