Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Aberria

2012ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Nolakoa da aberriaren hitzala, zenbat ditu beleak, aberria ala hil, diruak ez du aberririk, Grezia Italia da, jubilatuek bere buruaz beste egiten dute, Portugal Espainia da, jendea larri dabil, Euskal Herria aberatsa da ordea, arrazoi ekonomikoetan oinarritzen da geroz eta gehiago independentziaren aldarrikapena, Espainiarekin erreka joko dugu, ekonomikoak dira independentzia ez aldarrikatzeko arrazoiak ere, beste estatutu bat lortuko dugu, guk kudeatuko ditugu diruak.

Franco Berardi italiarrari entzun diot: gertatzen dena ez da normala. Sistema politikoak ez du gizatasunarekin batere loturarik. Gizatasuna baztertu egin da gizartearen eta politikaren arteko harremanetik, gizartearen eta ekonomiaren artekotik. Gizakia, hots, borondatea, sufrimendua, plazera, erabaki kontziente eta sentikorra, ezabatua izan da. Zenbaki, algoritmo, informazio, makinen kateaketa bat besterik ez dago orain, eta gizon-emakumeek kateaketa horri obeditzea beste erremediorik ez dute. Hori nazismoa da. Nazismoa gizatasunaren ukapena da.

Syntagma plazan bere buruaz beste egin duen jubilatuak Tsolakoglou kolaboa eta Mussolini faxista aipatu ditu bere azken oharrean.

Arrazoia gizakia den aberria nahi nuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.