Patxi Lopezek zentzurik ez dio ikusten Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroaren asmoari. Defizit helburua betetzen ez duten agintariek erantzukizun penala izateko aukera aipatu baitzuen herenegun Montorok. «PP erdia kartzelan sartu nahi al du?», bota zuen atzo Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.
Ez dirudi PPko gobernua hain urrun joango denik. Hiri handi eta autonomia erkidegoetako agintarien erantzukizun penalarenak indarra galdu du, baina Madrilek defizit handiegia duten erkidegoen dirua atxikiko duela garbi dago. Zuloa, eta handia, baitaukate askok. Hornitzaileei 14.000 milioi zor dizkiete, eta Valentziari 420 milioi aurreratu behar izan dizkio Espainiako Gobernuak.
Erantzukizun penalarena aurrera ez eramateak pena bat ere uzten du. Zulo txiki batetik ikusteko modukoa izango baitzen Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministro berriaren aurpegia lege hori bere esku artera iristean. Gobernuan sartzeko alkate izateari laga ziolarik,izan ere, Madril hiriburua 7.000 milioi eurotik gorako zorrarekin utzi du.
Hizpideak
Zuloa egiten duena, zulora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu