mikel lizarralde
Hizpideak

Zentsura zigortua

2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Donostiako beldurrezko zinema astera ere iritsi zen A Serbian Film lanaren gaineko polemika. Fiskaltzak ikerketa ireki, eta haren proiekzioa bertan behera utzi zuen epaitegiak 2010eko jaialdian, filmak haur pornografia delitua egin zezakeelakoan. Filmaren kontrako salaketa, baina, lehenagotik zetorren, Angel Sala Sitgesko zinema jaialdiko zuzendaria inputatu baitzuen Fiskaltzak, haurren kontrako tratu txarren arloan aritzen den elkarte batek eta izaera katolikoko guraso elkarte batek salaketa jarri ondoren. Oso delitu larria egotzi zioten Salari: haur pornografia sustatzea.

Orain epaitegi batek artxibatu egin du. Eta ebatzi du A Serbian Film ez dela haur pornografia. Azken batean, filma fikziokoa da, errealitatearen irudikapen bat. Eta gustatu ala ez, zinemagile baten irudimenari sortzaileak berak jar diezaioke muga etikoa. Sortzaileak berak izan behar du kontatu nahi duenari eta hori kontatzeko erabiliko duen moduari buruzko ardura. Eta gu hori kontsumitzeko libre gara. Nahi badugu bai eta nahi ez badugu ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.