Egoera politikoaren gaineko filmak berrietan etengabe agertzen ari diren garai hauetan —albiste baita Barrura begiratzeko leihoak eta Memorias de un conspirador lanek Donostiako Zinemaldiko hautaketa taldearen galbahea ez pasatu izana— pozgarria da ofizialki ia ikusezina izan den arazo bati buruzko proiektu zinematografiko batek beharrezkoa zuen dirua lortu izana.Ricard Salome zuzendari kataluniarrak 120 horas. La tortura contra Euskal Herria filmatu du (120 ordu. Tortura Euskal Herriaren aurka), eta proiektua bukatzeko behar zituen 4.500 euroak lortu ditu, azkenaldian ohikoa den moduan, finantzaketa kolektiboaren bidez.
Jose Ramon Goñi Tirapu 1987tik1990era bitartean Gipuzkoako gobernadore zibila izan zenak berak onartu du Euskal Herrian tortura erabili dutela indar armatuek; hala, beharrezkoa egiten da basakeria hori jasan dutenei entzutea, konprenitzeko zer den tortura, jakiteko zer sentitzen den polizia etxeko ziegetan, ulertzeko nola atera daitekeen putzu horretatik. Filmak azalduko diguna.
Hizpideak
Torturaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu