mikel lizarralde
Hizpideak

Susmoak

2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
S enarrak eta zortzi seme-alabek lagunduta joan zen, asteazken goizean, Mercedes Okariz Polloeko hilerrira, Donostian. Urteetan izan duen susmoa argitzeko gogoz, baina baita baieztatuko zen beldurrez ere. 1977an, Rebeka alabaz erditu zen Martin Santos klinikan, eta, hasieran dena ondo joan zen arren, handik egun batzuetara haurra gaixo jarri zela adierazi zioten medikuek amari. Handik egun batzuetara, hil egin zela. Haurrentzako hilkutxa bat besterik ezin izan zuten ikusi gurasoek. Kutxa bat eta guztiz estalitako buru txiki bat. Eta susmo bat bizitza osorako.

Ofizialki, jaioberrietan izaten diren heriotza kasuetako bat da Rebekarena. Azken urteotan eta batik bat hilabeteotan haur lapurtuen inguruan zabaldu diren informazioek eta egindako salaketek, ordea, zalantza izpiak zabaldu eta agerian utzi dute irregulartasunak, izan, izan zirela luzaroan.

Asteazkenean, Rebekaren hilkutxa ireki eta izara bat bakarrik aurkitu zuten bertan. Orain bai. Orain Mercedes Okarizek baieztatu egin du 35 urtean lagun izan duen susmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.