Xabin Makazaga.
Hizpideak

Springfield Enea

2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Patxi Lopez Ajuria Enera eramateko PSE-EEk eta PPk egin zuten ituna komenentziazkoa zela begi bistakoa da. Ezker abertzalearen legez kanporatzea baliatuta, lehendakaritza kendu zioten EAJri, eta Antonio Basagoitik gogotsu babestu zuen Lopez, «Homer Simpsonek baino titulu akademiko gutxiago» dituen hori bera. Normaltasuna ezartzeko bidea lehendakari ez abertzalea zen, titulurik izan edo ez.

Homer Simpsonena «txantxa bat» izan dela argitu du Basagoitik biharamunean; ez zuen Lopezen «izen ona» kaltetzeko asmorik. Baina lehendakaria «herri honek dituen arazoei aurre egiteko» babestu zuela erantsi du, «ez gobernu demokratiko bati oposizioa egiteko». Basagoitik, bistan denez, ez du ametitzen Lopezek Mariano Raxoiren murrizketak kritikatzea.

Hauteskundeen usainean, Springfieldeko izaki horien antza handiagoa hartuko dute Ajuria Eneko bazkideek. Eta, gaitasuna gorabehera, gero eta zailagoa izango da titulu akademikoak lortzea. Matrikula %50 garestitzea, hori bai ez dela broma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.