Hizpideak

Sisiforen lanak

Iker Aranburu.
2011ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Greziako mitologia aberatsera jo du Giorgos Papandreu hango lehen ministroak Alemaniari laguntza eskatzeko. Ez du Sisifo izan nahi, ezertarako balioko ez duen lan batera —zorrak pagatzera— betirako kondenatuta. Ez, berak Itakara iritsi nahi du, helmuga idealera, europar guztiak alemaniarrak izango diren garai batera: zintzoak, langileak eta hitzekoak. Horretarako, alemaniarren eta beste europarron dirua behar du lehenik, eta horretan aritu zen atzo Alemaniako patronalaren aurrean. Enpresaburuek txalo artean hartu zuten Papandreuren hitzaldia, entzun nahi zutena esan zielako: konpromisoak beteko dituela eta zorra pagatuko duela, Alemaniako Estatuari eta hango bankuei barne.

Baina mitoak guztiz kontrolatzen ez den errealitatea azaltzeko asmatutako ipuinak dira, eta halako itxura hartzen ari dira Papandreuren promesak ere. Mundu errealago batean mitoek baino indar handiagoa dute atzeraldiak, greziarren haserreak eta Grezia gaurko egoerara bultzatu duten hainbat eta hainbat akatsek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.