Itu mehatxagarri bat marraztu zioten Zarauzko PPko zerrendaburu Rafael Olaizolaren afixari iazko udal hauteskundeetan. Huskeria, zinegotzi aritu den 13 urteetan bizi behar izan dituen une gogorren ondoan: «niri tokatu zitzaidan hildakoak ikustea». Aste honetan utzi ditu udaleko ardura nahiz alderdi barruko militantzia. Eta legatu gisako bat ere utzi nahi izan du: Zarauzko udalbatzarrean, euskal presoen eskubideen aldeko mozioa babestu zuen, PPko zinegotzi gisa egin zuen azken saioan. Oier Aranzabalek egin dio elkarrizketa Zuzeu-rako:«Goian nahikoa tentsio eta kolpe izaten dira. Herrietan jarrera aldatzeko garaia da». Presoekin «legeak bete besterik» ez dela egin behar esanda agurtu da, «hiru laurdenak beteak dituztenekin eta gaixoekin».
Gauzak aldatu egin direla aitortzen du Olaizolak: «Beraiek pauso asko eman dituzte». ETAk armak uztea erabaki duelarik, orain «guztiaz» hitz egin daitekeela dio: «Baina fronterik gabe. Bakea denok egin behar dugu». Goikotentsioak gorabehera, ituan helburuak marrazten hasteko unea dugu.
Hizpideak
Rafa Olaizolaren legatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu