mikel lizarralde
Hizpideak

'Putxerazoa'

2012ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Atzo sare sozialetan gehien erabiltzen zen terminoetako bat: putxerazoa. Ezin baitzaio bestela deitu Espainiako Gobernuak Euskal Herriko boto-emaileen errolda aldatzeko, eraldatzeko, finean manipulatzeko, legea aldatzeko azaldu duen asmo irmoari.Ez da txantxarako kontua. 1977 eta 2011. urteen artean Hego Euskal Herrian bost urte pasa zuen edonork eman ahal izango du botoa, «presio terroristaren ondorioz» alde egin zuela adierazita. Besterik ez du beharko. Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak «adostasuna eta kontsentsua» bilatuko omen ditu neurria aurrera ateratzeko, baina hori gabe ez du aurrera egingo? Zalantzak izatea zilegi da jakinda PPk gehiengo osoarekin gobernatzen duela Madrilgo kongresuan.

Putxerazoa-ren tamaina zenbatekoa izango den ikusteko dago, baina badirudi, hauteskundeei begira baino gehiago, egunen batean egin litekeen erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketa bati zuzendua dagoela bete-betean. Hor nahi dituztela Espainiaren batasuna babestuko duten botoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.