mikel lizarralde
Hizpideak

Oraindik preso

2012ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Josu Uribetxebarriak kalean beharko luke, haren osasun egoera ezagututa eta Espainiako legediari jarraituta, epaile batek «arrazoi humanitarioak» arguadiatu eta baldintzapeko askatasuna ezarri diolako. Baina preso segitzen du, nekez uler daitekeen filigrana batekin, fiskaltzak helegitea aurkeztu eta epaia irmoa izan arte ez dutelako askatuko. Beraz, baldintzapean aske dago Uribetxebarria, gaixotasun larri batekin, baina oraindik giltzapetuta.

Jose Luis Castroren erabakiak Espainiako sektore atzerakoienetan hautsak harrotuko zituela ezagun zen, ETAri lotutako edozein erabaki traiziotzat jotzen baitute mendekuaren politikaren jarratzaile sutsuek. Baina badira harago doazenak ere. Asociacion de Militares Españoles elkarteak, adibidez, dei egin die militarrei erabaki horren inguruko ondorioak atera ditzaten, eta «Espainiaren interesen gainetik beren ideologienak jartzen dituzten agintariekin behar duten moduan» joka dezaten.Arazoa da Espainiako gizartearen parte handi batean hedatzen ari den iritzia dela hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.