jon ordonez garmendia
Hizpideak

Madarikazioaren saria

2012ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Suntsiturik zegoen Europa 1945ean. XX. mendeko lehen erdiak kolokan jarri zuen beste herrialdeen gainetik hegemonikoa zen lurraldea; hain zuzen, hegemonia horretan nor baino nor gehiago lehiatzeagatik. Baina aurrera atera zen, eta Nobel Akademiak Bakearen sariarekin aitortu du bide horretan kolonialismoaren formula zaharrak bildu zituen oparitarako papera. Saria Europako Batasunari eman diotenek ahaztu egin dute garapen ekonomikoak eman ziola egonkortasun politikoa Europari, eta besteen kontura lortu zuela, ordura arte azken berrehun urteetan egin bezala. Europako Batasunari saria ematea Afrikak, Latinoamerikak eta Asiak azken bi mendeetan jasan dituzten gerra eta pobreziari oparitarako lazoa jartzea da: madarikazioaren saria. Eduardo Galeanok idatzi zuen: «Umiltzera eta pobreziara kondenatutako eskualdea al da Latinoamerika? Nork kondenatua?». XIX. eta XX. mendeak atzean geratu dira; Europan ez dago gerrarik, baina orain Irak da Alemania; Afganistan, Erresuma Batua; Libia, Frantzia; eta Siria, Italia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.