mikel lizarralde
Hizpideak

Lemarik gabe

2012ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Lemarik gabeko ontzi baten gero eta traza handiagoa du Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren egitasmoak. Azken urteotan, kolpeak bata bestearen atzetik etorri zaizkio proiektuari, eta, 2010eko maiatzean Joxean Muñozek dimisioa eman zuenetik, inor ez da gai izan kultur proiektu bat zehazteko. Horren seinale, zentroak laster beteko ditu bi urte zuzendaririk gabe.

Tabakalerako administrazio kontseiluaren barruko desadostasunak gero eta agerikoagoak direla, zaila egiten da proiektuaren etorkizuna irudikatzea, are gehiago alde batek —Jaurlaritzak— eta besteak —Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak— oso asmo ezberdinak dituztenean. Antolakuntza eta ekonomia abantailak aipatuta, Blanca Urgellen taldea tematu da Tabakalerak eta Donostia 2016ren egitasmoak elkarren eskutik joan behar duten ideiarekin. Lau urtera begirako proiektu batek, ordea, baldintza lezake 10-20 urte barru Euskal Herriko kultur azpiegituren ardatzetako bat izan daitekeena?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.