Batasunerako azken-aurreko pausoa eman dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kutxek. Administrazio kontseiluek batasun akordioa berretsi ondoren, azken pausoa batzarren oniritzia lortzea da. Pauso erraza Bilbon, baina zailagoa Gasteizen eta Donostian, gaur-gaurkoz bat egitearen aldekoek ez baitute ziurtaturik hiru hereneko gehiengoa Vitaleko eta Kutxako batzarretan. Erakunde berriak —sortu sortuko baita, hirurekin ez bada birekin— Kutxa Bank izena izango du, baina gehiago izango du bigarrenetik lehenetik baino: banku batean sartuko dute gizarte ekintza ez den beste guztia, eta izen eta izan horrekin lehiatuko dira beste kutxa (ohi) guztiekin. Kutxen izaera soziala arriskuan ikusten duten sindikatuen eta ezkerreko taldeen atsekaberako, eta Espainiako Bankuaren pozerako.
Kutxa Bank publikoa izango da, baina banku izateak noizbait kapital pribatua sartzeko atea ireki du. Ate hori zabalik du Nafarroako Kutxaren Banca Civicak, eta hortik kapitalaren erdia sartuko zaio, eta irabazien erdiak joango.
Hizpideak
Kutxa Bank
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu