mikel lizarralde
Hizpideak

Itun hautsia

2012ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Komunikazio talde eskasa izan behar du Antonio Basagoitik, ezinbestean. Edota gezurretan aritu ondoren lotsagarri gelditzeko beldur gutxi. Edo, bestela, ziniko agertzeak ez du izutzen. Bestela, nola ulertu PSE-EE eta PPren arteko ituna orain hausteko eman dituen arrazoiak? Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzara eraman zuen hitzarmenak orain ez du balio, zer eta Rufi Etxeberriari EITBn hitza eman diotelako. Kontuan izanik 2010eko abenduan elkarrizketatu zutela ezker abertzaleko ordezkaria Radio Euskadin, eta hiru hilabete geroago Euskadi Irratian, urte eta erdi izan du Basagoitik bere erabakia hartzeko. Zergatik ez duen egin galdetu beharko litzaioke.

Patxi Lopez bakarrik gelditu da ontziaren gidaritzan, eta, badaezpada ere, Basagoitik igorri dio mehatxuaren itxura duen mezua: «Hauteskundeak azaroa baino lehen antolatzera behartuko dut». Oraindik orain, agintaldia betetzearen alde azaldu da lehendakaria, baina gero eta tarte txikiagoa du horretarako. Eta hauteskundeak hurbil ikusten dituzte indar politiko guztiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.