Xabin Makazaga.
Hizpideak

Hegemonia dago jokoan

2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Urkulluk «ortodoxia estalinistaren ereduak» indarrean jarri nahia leporatu dio Bilduri, eta, egun berean,konfiantza mozio bati aurre egiteko eskatu dio Egibarrek Garitanori, Gipuzkoako ahaldun nagusiari. Hiri hondakinen kudeaketa bihurtu dute eztabaida politikoarenardatz, eta, lehen aldiz, diputatu bat kargutik botarazi dute. Juan Carlos Alduntzinek badauka ordezkoa —Haritz Salaberria—, eta politika berari eutsiko dio Garitanok. Uzten badiote.

Izan ere, ezker abertzaleak legez kanporatzeen aroa atzean uztearekin bat, EAJren eta ezkerreko indar subiranisten artean hegemonia politikoa lortzeko lehia hasi da. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko inkestek ere hala erakusten dute. Eta, borroka hori epe luzera jokatuko bada ere, hurrengo hauteskundeetan buruan jarri nahi dute bai EAJk, bai EH Bilduk. Aurrea hartu. Horretarako bien arteko harremanak zabortu eta zabartu behar badituzte ere.

Abertzaleen arteko Jaurlaritza bat, gaur egun, ezinezkoa da. EAJk, gainera, beste aukera bat hobetsita dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.