Xabin Makazaga.
Hizpideak

Gaizkileak, kalean

2012ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Gaizkileen pare jarri dituzte Espainian sindikatuak eta ezkerreko gizarte mugimenduak, ez daudelako prest urteetan lortutako eskubideak galtzen uzteko. Kalea hartu dutelako, ez dutelako sinisten politika neoliberalek eragindako krisia gisa bereko neurriekin konponduko denik. Bankuei dirua ia doan ematen zaiela ikusten dutelako, herrialdeen zorra eros dezaten, gero interes handiagoak kobratzeko.

Etekina nondik atera eta non estutu argi ikusiko zuen Adegik ere, eta Hitzarmena zerbitzua sortu du, enpresariei lan hitzarmenen negoziazioan aholkua emateko. ELA, LAB, ESK, EILAS, CGT, EHNE eta Hiru sindikatuek, aitzitik, manifestaziorako deia egina dute hilaren 29rako. Mezu argi bat dute: «Ez dugu bake sozialik emango». Lan erreformak enplegurik sortu ez eta kaleratzea erraztuko eta merkatuko duela uste dute. Baina zeinek hartuko ditu aintzat halako etxekalteen esanak?

Islandian, nonbait, hobeak dira gaizkileak atzematen: Geir H. Haarde lehen ministro ohia epaitzen ari dira, hondoratzean izandako erantzukizunagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.