Zinemarekiko eta istorioak irudien bidez kontatzeko artearekiko maitasuna erakusten duten bi film eraman dituzte aldareetara Oscarrek. Biak ala biak, molde ezberdinekin bada ere, garai bateko zinemari ohore egiten dioten filmak. Film ia mutu batek —eta Frantziako ekoizpena izanik, gainera— irabazi izana ezustekoa zatekeen, baldin eta azken asteotan mundu osoko komunikabideetan esan ez baligute Michael Hazanaviciusen filma zela hautagai nagusia. Azken urteotako joeraren beste adibide bat besterik ez da.
Baltasar Garzonen ibilbideak film bat egiteko nahikoa elementu ditu. Haren ibilbide profesionalaren kontaketa zinematografikoak, baina, ez luke ezusteko amaierarik —egilea fikzioaren esparruan sartu ezean—. Auzitegi Gorenera eraman zutenean, ez zen zaila aurreikustea, biktimak ez iraintzearren, frankismoaren krimenen auzitik libre atera zitekeela superepailea. Gurtel auziko entzuketengatik zigortzean, ordea, garrantzia galdu zuen frankismoaren auziak. Istorioan bigarren mailako korapiloa bihurtu arte.
Hizpideak
Ezusterik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu