inaki petxarroman
Hizpideak

Ezjakintasunaren prezioa

2012ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Jose Ignacio Wert luzaro gogoratuko diren Hezkuntza ministro apur horietako baten izena izan daiteke. Sei hilabete eskasean merituakegin ditu,behintzat, horretarako. Eta, martxa honetan,pentsa daiteke ikasteko eskubide unibertsala amaitzeko bidean jarri zuen ministro gisa igaroko dela historiara. Izan ere,haur hezkuntzatik hasita unibertsitaterainoko tarteraino hartu dituen neurriek ondorio zehatz bat daukate: hezkuntza klase ertain-altuen pribilegioa izatea, bereziki unibertsitatean. Wertekmatrikulen %70 arteko garestitzea agindu du. Beken sistema ere gogor aldatuko du, zailagoa izan dadin beka bat jasotzea. Gutxieneko ikasle kopurua 50era igotzeak ere kalte larria ekar diezaioke hainbat karrerari, bereziki euskarazko lerroan.

Jaurlaritzak gogor kritikatu du ministroa, eta «totalitariotzat» jo du. EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak aitortu du neurriak ezarri beste biderik ez duela. Eta berriki errektoreak berak bota zituenak datoz gogora: «Hezkuntza garestia bada, ezin dugu imajinatu zeinen garestia izan litekeen ez jakintasuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.