Xabin Makazaga.
Hizpideak

Espainiarren errege

2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Espainiako erregeak ezohiko adierazpen bat egin du Kataluniaren independentziaren aurka, Errege Etxearen webgune estreinatu berrian. Espainiaren batasun sakrosantua babestu, eta Trantsizioaren izpiritua berreskuratzera deitu du Juan Carlos Borboikoak: «Indarrak banatzea, liskarrak sustatzea eta ameskeriatan ibiltzea da egin dezakegun gauzarik okerrena». Generalitateak azkar erantzun dio urte askoan Kataluniatik ameskeriak ez baizik eta zentzuzko proposamenak eta arazoen irtenbideak ari direla mahai gainean jartzen. Baina, finean, horixe da Espainian agintean egon direnen eta daudenen arazoa: arazorik ez balego bezala gobernatu nahi izan dutela, ezikusiarena eginez. Eta, piezak ezkontzeko ariketa antzuek porrot egin eta independentzia nahia indartu denean, ezikusiarena egiten jarraitu nahi dute. Askatasun ariketa bat egitea eragotziz. Atariko egokia Raxoi-Mas bilerarako.

PCE alderdi komunistako buruzagi ohi Santiago Carrillo, berriz, erregetzak iraungi aurretik joan da, 97 urterekin. Bata soberan, eta bestea faltan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.