Hizpideak

Eskubidea eta logika

mikel lizarralde
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Ohitura parlamentarioari kasu eginez gero, Amaiurrek talde propioa beharko luke Diputatuen Kongresuan.Zazpi diputatu izango ditu —bost behar dira—, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan botoen %15 baino gehiago lortu ditu, eta Nafarroan portzentaje horren mugan gelditu da. Logika politiko eta parlamentarioa zuzen beteko balitz, ez luke arazorik izan beharko, eta Xabier Mikel Errekondo Amaiurren talde parlamentarioko bozeramailea izango litzateke datozen lau urteotan. Arautegiak malgutasunarekin jokatzeko bidea uzten du, baita hainbat alderditako diputatuek bat egin eta taldea osatzeko ere. Parlamentuko taldeak diputatuek osatzen baitituzte.

Sabino Cuadra gabe, Amaiurrek taldea sei kiderekin osatzeko eskatu du, eta Jesus Posada Kongresuko Mahaiko presidenteakberak esan du zerbitzu juridikoen iritzia erabakigarria izango dela. Eta Jose Bonok aitortu du gustatzen ez zaion arren Amaiurrek eskubidea duela taldea osatzeko. Beste norabideko edozein erabaki irakurketa partzialen ondorioa litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.