Iker Aranburu.
Hizpideak

Ereserkien justizia

2012ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Sistema ekonomikoaren bidegabekeriak egunez egun azalean uzten ari da krisia. Azkena, nabarmenetan nabarmenena. Bankiari diru publikoaren beste 19.000 milioi euro ematea justifika daiteke alternatiba are okerragoa izango litzatekeela esanez. Justifikagarria zein eztabaidagarria, geroz eta zailagoa baita erakustea herritarrak eta enpresak okerrago leudekeela hark porrot egingo balu: atzeraldia itzuli da, banku baten hondoratzeak ekonomia osoari buruz eragiten duen mesfidantza jada sufritzen ari gara, eta maileguen txorrota aspaldi lehortu zen.

Baina nekez argudia daiteke justiziazkoa dela bankuak salbatzea, gizarte zerbitzuak, soldatak eta lan baldintzak hondoratzen ari direnean. Eta are nekezagoa banku sistema arriskuan jarri zuten guztiei —handinahikeriak jotako zuzendariei, beste alde batera begiratu zuten kontrolatzaileei, politikari interesatuei...— inolako erantzukizunik eskatzen ez zaienean. Ez, hobe da erantzukizunak eskatzea, ikerketak hastea eta errudunak zigortzea ereserkiei txistu egiten dietenen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.