Hizpideak

Duela urtebeteko hitzak

Iker Aranburu.
2011ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Europaren patua kalifikazio agentzien menpe egoteak «jasanezina» zela ziurtatu zuen duela urtebete Michel Barnier-ek, Europako Barne Merkatuko komisarioak. Atzo, haren nagusi Jose Manuel Durao Barrosok eraso zien rating agentziei, esan baitzuen «arrazoirik gabe» Portugalen zorra zabortzat jotzeak espekulazioa bultzatzen duela. Ongi dago kexatzea, baina zer egin du bi adierazpen horien arteko tartean Europako Batasunak? Ezer gutxi. Kalifikazio agentzien hirutasun santua —S&P, Moody's eta Fitch— kontrolatzeko zenbait neurri prestatu zituen aspaldi Bruselak, baina ez dira indarrean jarri. Eta horrela jarraitzen du Europak, bere krisi politiko eta ekonomiko handienetako baten erdian, Islandian arriskurik ez zegoela eta porrotaren bezperako egunean Lehman Brothers osasun onean zegoela ziotenen menpe.

Atzo, Europarako kalifikazio agentzia bat sortzeaz mintzatu ziren Europako Batzordea, Alemania eta beste guztiak. Berdin-berdin egin zuten duela urtebete ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.