Hizpideak

Behingoz behera

Iker Aranburu.
2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Azken hilabeteotako kontrasanetako bat amaitzeko bidean da. Nola zen posible euroaren etorkizuna bera auzitan zegoen unean Europako Batasuneko diru bakarrak bere balioari eustea? Diru bati buruzko zalantza txikienek ere haren balioa amiltzea ohikoa den munduan, euroa salbuespena zen: bilera salbatzaile batetik bestera gorabehera txikiak izan ditu, nahiz eta egia den udaren amaieraz geroztik gora baino behera gehiago egin duela, Berlusconiren gezurrei esker, besteak beste.Egia da mundu aberatseko beste potentziak —AEB, Japonia, Erresuma Batua...— ez daudela eurogunea baino askoz sendoago, baina euroak ezin zuen luze goian iraun, kapitalek beste alde batera ihes egiten bazuten. Bruselako goi bilera gatazkatsu eta hankamotzak eman dio bultzada.

Larritzeko arrazoi handirik ez, oraingoz. Euroa ziur asko indartsuegi zegoen, eta mesede egin beharko lieke esportazioei. Haien beharra inoiz baino handiagoa da, ikusita neurritasuna arau bihurtzeak garai luze baterako kontsumoa eta enplegua apalduko dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.