ETAk agindu eta bere gainhartu zuen Joseba Pagazaurtunduaren aurkako atentatua. Orain, Espainiako Auzitegi Nazionalak, berezkoak dituen malabarismo juridiko sinesgaitz horietako batean, deliberatu du Gurutz Agirresarobek hil zuela Andoaingo udaltzaina, baina aitortu du ezin dela frogatu ETAko kidea denik. Ohituta gauzka auzitegi horrek kontraesanez beteriko epaiekin, baina Agirresaroberi 32 urteko zigorra ezarri dion azken horrekosagai asko ditu etorkizunean gogoratuko diren eskandaluen artean egoteko.
Ulergaitza baita ETAkoa dela frogatu ezin duten pertsona bati erakunde horrek bere gain hartutako hilketa bat egin izana leporatzea. Eta, are gehiago, horregatik zigortzea. Bestetik, epaileak aitortu du hilketaren egiletza frogatzen omen duen froga nagusia —DNArena— ez dela «ideala», baina «nahikotzat» jo du. Zigortuak euskaraz jakiteak haren aurkako zantzuak indartu egiten dituela erabaki du, darabilen prozedurazko zorroztasuna agerian utzita. Anekdota bat litzateke azken hori, ondorioa horren larria ez balitz.
Hizpideak
Auzitegiaren komeriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu